|
Nolan konfiguratu GRUB Debian (sda) + Windows (hda) |
|
Idazlea dooteo
|
|
2010/02/06 |
|
Gaur gauean hor aritu gara (Heiritx, say hello to the public!) ordenagailu bateko abioa konfiguratzen. Alde batetik Debian GNU/Linux sistema Sata diskoan instalatuta dago, eta BIOSean Sata disko gogor horrek lehentasuna dauka abiatzeko orduan. Bestetik, Windows sistema eragile bat Ide motako disko gogorrean. Aurrenik, eta SystemRescue LiveCDa erabiliz, abioko Grub sistema birkonfiguratu dugu, hau da, LiveCDren saioan supererabiltzaile gisa sartutakoan, honako komandoa exekutatuz: # grub Bertan, grub komandoaren shell-aren barruan, grub> find /boot/grub/stage1 (hd1,0) grub> root (hd0,0) grub> setup (hd0) Honek badu bere garrantzia, zeren eta grub-eko stage1 2. disko gogorrean aurkitu izan arren, eta kasu honetan, aurrenekoan jarri behar dugu (ordenagailua xapoa baita, eta nahiko txoliñak direlako :-P ) Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
Gehiago...
|
|
|
GNU/Linux ikastaroa Eibarko herrikuan |
|
Idazlea dooteo
|
|
2010/02/04 |
|
Montekan (Eibarko herrikuan) datorren asteko asteazkenean hasita (eta guztira hiru asteazkenetan), GNU/Linux buruzko ikastaroak eskainiko dira. Ikastaroak honela antolatu dira: - Otsailaren 10ean, ordua 19:00: 'Zer dira GNU/Linux sistema informatikoak?'
- Otsailaren 17an, ordua 18:30: 'Instalatu GNU/Linux zure ordenagailuan'
- Otsailaren 24ean, ordua 18:30: 'Erabilera orokorra, arazo handiei truku txikiak'
Aukera ederra soft librearen ingurura hurbiltzeko :) Software libreari buruzko ikastaroaz gain bestelako ekitaldi batzuk antolatu dituzte. 'This is England' eta 'Ander' filmeak igorriko dira, eta badirudi hilaren bukaeran kontzertu bat egongo dela. Informazio gehiagorako joan Montekaren webgunera. Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
GNU/Linuxen (GNOME) bideo-tutoretzak berriro eskuragarri |
|
2010/01/26 |
|
Aurten EuskalGNU zerbitzariz aldatu dugunez, sail batzuk ez dira eskuragarri egon. Hori dela eta, berriro jarri ditugu GNU/Linux sistema eragileko GNOME mahaigainari buruzko bideo-tutoretzak eskuragarri. Deskargatzeko joan honako helbidera: http://deskargak.euskalgnu.org/bideoak Bideo hauek Ogg Theora formatuan daude, eta beste sistema eragiletan ikusteko VLC instalatzea gomendatzen dizuegu. Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 1 - 4 Guztira: 176 |